56. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Deialdia iragartzen da udalerri honetako bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzeko. Eskabideak udal bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Aplikatu beharreko araudia: 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialari buruzkoa, eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua.

Muetzen, 2023ko martxoaren 8an.–Alkatea, Raquel Muñoz Lamoneda.

Iragarkiaren kodea: L2304056