56. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udalak, 2023ko urtarrilaren 17an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2023ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 6an, jendaurrean eduki eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki beharrez.

Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 922.900 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 100.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 683.400 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.692.560 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 673.910 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 336.638,92 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 5.409.408,92 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.723.458,92 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 2.344.500 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 213.850 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.087.600 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 40.000 euro.

Gastuak, guztira: 5.409.408,92 euro.

Cortesen, 2023ko martxoaren 3an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2303700