56. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

28/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 8koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 59/2019 Foru Agindua, urriaren 30ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena. Foru agindu horren bidez, oinarri arautzaileak onetsi ziren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan parte hartuko duten erakunde laguntzaileak deitzeko eta hautatzeko.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 30eko 59/2019 Foru Aginduaren bidez, oinarri arautzaileak onetsi ziren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan parte hartuko duten erakunde laguntzaileak deitzeko eta hautatzeko, bai Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako laguntzen eskabide bakarraren aurkezpenari buruz egiten duen jardueraren esparruan (erregelamendu horrek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntza araubideei jarraikiz nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketetan aplikatzeko arauak ezarri zituen), bai laguntzen tratamenduaren gainean egiten duen jardueraren esparruan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduarekin bat nekazarientzako zenbait laguntza araubide ezartzen dituen landa garapenaren politikaren eremuan (erregelamendu hori Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez landa garapenari laguntzeari buruzkoa zen).

Urriaren 30eko 59/2019 Foru Aginduan aurreikusitako prozeduraren arabera izendatutako eta aitortutako erakunde laguntzaileek gehienez ere lau urteko iraupena duen akordio baten esparruan garatzen dute beren jarduna, tratamendu-eragilearen kontratua sinatzen eta formalizatzen denetik kontatzen hasita, akordio hori 2023ko abenduaren 31n amaituko baita, edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, kontratuaren indarraldiaren azken urteko laguntza deialdien arabera (edo haien aldaketen arabera).

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak badaki zer garrantzitsua den dirulaguntza horiek departamentuaren kontura kudeatzen eta izapidetzen erakunde laguntzaileek egiten duten lana, eta zenbateko ahaleginak egiten dituzten erakunde horiek lankidetza horretara bideratzen dituzten giza baliabideetan eta baliabide materialetan. Horrenbestez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 11. artikuluaren 4. puntuaren l) letraren arabera, erakunde laguntzaile izendatutako erakundeekin sinatutako kontratuak konpentsazio ekonomiko bat jasoko du 2023an laguntza horiek kudeatzen laguntzeagatik.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) eta 55.2 artikuluek eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Foru agindu honen I. eranskinean jasotzen den moduan aldatzea urriaren 30eko 59/2019 Foru Agindua, zeinaren bidez oinarri arautzaileak onesten baitira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan parte hartuko duten erakunde laguntzaileak deitzeko eta hautatzeko.

2. Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiaren esku uztea laguntzen eskaera bakarra erakunde laguntzaileek aurkezteagatik ordainduko diren konpentsazio ekonomikoen kudeaketa, jarraipena, kontrola eta aitorpena. Laguntza horiek aurreikusita daude urriaren 30eko 59/2019 Foru Aginduaren I. eranskineko lehenengo oinarri arautzailearen lehenengo gidoian (foru agindu horren bidez oinarriak onetsi ziren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan parte hartuko duten erakunde laguntzaileak deitzeko eta hautatzeko).

3. II. eranskinean jasotzen den moduan onestea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eta izendatutako erakunde laguntzailearen artean sinatu beharreko kontratuaren adendaren eredua, helburu duena 2023an aitortzea urriaren 30eko 59/2019 Foru Aginduaren I. eranskineko lehenengo oinarri arautzailearen lehen gidoian aurreikusitako laguntzak izapidetzeagatiko konpentsazio ekonomikoa.

4. III. eranskinean jasotzen den moduan onestea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta izendatutako erakunde laguntzaile berriek foru agindu hau argitaratzen den egunetik aurrera sinatu beharreko lankidetza hitzarmenaren eredua, helburu duena urriaren 30eko 59/2019 Foru Aginduaren I. eranskineko lehenengo oinarri arautzailearen lehen gidoian aurreikusitako laguntzak 2023an izapidetzeagatiko konpentsazio ekonomikoa aitortzea.

5. Foru agindu honen ondoriozko gastuei aurre egiteko, 300.000 euroko gastua baimentzen da, 2022ko gastuen aurrekontuko "Hitzarmena erakunde laguntzaileekin Nekazaritza Politika Erkidearen laguntza eskaera bakarrak izapidetzeko" izeneko 710001 71200 2276 414204 partidaren kargura, edo 2023an gaituko den partida baliokidearen kargura. Horretarako baldintza izanen da kreditu egokia eta nahikoa egotea.

6. Foru agindu hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nekazaritza Zerbitzuari, Etekinetarako Laguntzen Atalari, Landa Garapenaren, Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren Araubide Juridikoaren Atalari eta Departamentuko Ekonomia Aferetarako Bulegoari.

7. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko martxoaren 8an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

I. ERANSKINA

Urriaren 30eko 59/2019 Foru Aginduaren aldaketa (foru agindu horren bidez oinarri arautzaileak onetsi ziren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan parte hartuko duten erakunde laguntzaileak deitzeko eta hautatzeko)

Lehenengo oinarria.–Urriaren 30eko 59/2019 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen da (foru agindu horren bidez oinarriak onetsi ziren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan parte hartuko duten erakunde laguntzaileak deitzeko eta hautatzeko). Hona hemen aldaketa:

1. Hamargarren oinarri berria (Erakunde laguntzaileen konpentsazioa) gehitzen zaio urriaren 30eko 59/2019 Foru Aginduaren I. eranskinari. Hona hemen:

"Hamargarrena.–Erakunde laguntzaileen konpentsazioa.

Urriaren 30eko 59/2019 Foru Aginduarekin bat Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak erakunde laguntzaile izendatutako erakundeekin sinatzen duen edo sinatu duen kontratuak konpentsazio ekonomiko bat ekarriko du.

Ordainsari horrek bazter uzten du laguntzen eskatzaileari izapidetze horretatik eratorritako edozein kostu jasanarazteko aukera.

Konpentsazio ekonomiko hori aitortzeko, foru agindu hau argitaratu aurretik Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren laguntzaile izendatu ziren erakundeek aldez aurretik sinatu beharko dute kontratuaren adendaren eredua, foru agindu honen II. eranskinean agertzen dena, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari aurkeztu beharko diote, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Konpentsazio ekonomiko hori aitortzeko, foru agindu hau argitaratu ondoren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren laguntzaile izenda ditzaten eskatzen duten erakundeek aldez aurretik sinatu beharko dute foru agindu honen III. eranskinean agertzen den lankidetza hitzarmenaren eredua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari aurkeztu beharko diote, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez, urriaren 30eko 59/2019 Foru Aginduan aurreikusitako gainerako betekizunekin eta dokumentazioarekin batera."

Bigarren oinarria.–Urriaren 30eko 59/2019 Foru Aginduaren II. eranskina aldatzen da (foru agindu horren bidez oinarriak onetsi ziren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan parte hartuko duten erakunde laguntzaileak deitzeko eta hautatzeko). Hona hemen aldaketa:

1. Seigarren klausulan (Tratamenduaren arduradunaren betebeharrak), f) letra gehitzen da. Hona hemen testua:

"f) Erakunde laguntzaile izendatutako erakundeei 25 euroko konpentsazioa ematea urriaren 30eko 59/2019 Foru Aginduaren I. eranskineko lehenengo oinarri arautzailearen lehen gidoian aurreikusitako laguntzen espediente bakoitzeko, baldin eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren kontura izapidetu badira 2023an. Ordainsari horrek bazter uzten du laguntzen eskatzaileari izapidetze horretatik eratorritako edozein kostu jasanarazteko aukera.

Laguntzen espedientea izapidetzeak honako hau hartzen du barnean: laguntzen eskaerak telematikoki aurkeztea eta onuradunari ordainketa egitea, oinarri arautzaileetan ezarritako epean eskaerak aldatzea, eskaerak zuzentzea hala eskatzen denean, deialdi honetako eta aurreko deialdietako datuak eskuratzea, eta urriaren 30eko 59/2019 Foru Aginduaren I. eranskineko lehenengo oinarri arautzailearen lehen gidoian aurreikusitako laguntzak aitortzeko beharrezkoak diren jarduketa guztiak (foru agindu horren bidez oinarriak onetsi ziren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan parte hartuko duten erakunde laguntzaileak deitzeko eta hautatzeko)."

Hirugarren oinarria.–Urriaren 30eko 59/2019 Foru Aginduaren II. eranskina aldatzen eta finkatzen da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin lankidetza berriak formalizatzeko. Foru agindu hau argitaratzen denetik aurrera sinatuko dira lankidetza horiek, foru agindu honen III. eranskin honetan jasotzen den moduan (59/2019 Foru Aginduaren bidez oinarriak onetsi ziren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan parte hartuko duten erakunde laguntzaileak deitzeko eta hautatzeko).

II. eranskina.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta erakunde laguntzaileak sinatutako lankidetzaren adenda (DOC).

III. eranskina.–Lankidetza hitzarmena, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta izendatutako erakunde laguntzaile berriek foru agindu hau argitaratzen den egunetik aurrera sinatu beharrekoa (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2304123