56. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARBARIN

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Barbaringo Udalak, 2022ko abenduaren 12an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Barbaringo Udalaren 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Iragarkia argitaratu zen 2023ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an.

Legeak jendaurrean egoteko ezartzen duen epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu orokorra behin betiko onetsirik gelditu da; hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 41.000,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 600,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 625,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 63.303,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 28.713,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 18.216,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 152.457,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 54.000,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 58.150,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 120,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 14.015,00 euro.

V. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 172,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 15.100,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 1.900,00 euro.

Gastuak, guztira: 143.457,00 euro.

Barbarinen, 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, María Carmen Puerta Extremera.

Iragarkiaren kodea: L2303920