56. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Alkatearen lansaria eta dedikazio araubidea

Araizko Udalak, 2023ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Alkatearen lansaria eta lanaldia zehazteko irekitako prozedura azterturik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 13. artikuluan agindutakoan oinarrituta, eta Udalaren ezaugarri bereziak aztertuta, Araizko Udalak, erabaki du:

Lehendabizikoa.–Jose Manuel Zubillaga Muguerza jaun alkateari ezarritako dedikazio partziala lanaldiaren %75 izatera pasatuko da.

Asteko 27 ordu eta erdi izanen dira. Ordutegia karguaren premietara egokituko da.

Bigarrena.–Alkatetzaren lansari hau finkatu da: 1.450 euro gordin hilabetean, hilabetero ordainduta (12 ordainketa urtean).

Lansari hau udal langileen modu berean egokituko da, igoera berberak aplikatuz.

Hirugarrena.–Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari jakinaraziko zaio aldaketa hau.

Laugarrena.–Udalak bere gain hartuko du dagokion enpresa-kuotaren ordainketa.

Bosgarrena.–Akordio hau 2023ko martxoaren 3an sartuko da indarrean.

Seigarrena.–Erabaki hau aditzera ematea, Udaletxeko iragarki-taulan jarriz eta Nafarroako ALDIZKARI Ofizialean argitaratuz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Akordioa aho batez onartu da.

Araitzen, 2023ko martxoaren 2an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2303731