56. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Gora jotzeko errekurtsoa, Gollaoko Kontzejua azkentzeari lotutakoa

Iragarki honen bidez jakinarazten da Luis María Aznárez Azpilicuetak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegian Ameskoabarrengo Udaleko alkatearen 22/2022 Dekretuaren aurka. Dekretu hori ekainaren 22ko 69/2022 Foru Dekretua betearazteko errekerimenduari buruzkoa da; Gollaoko Kontzejua azkentzeko errekerimenduari buruzkoa, alegia.

Jarraikiz ezarritakoari urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen erregelamendua, toki erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez) eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan, errekurtsogilearen uziak baiestearen ondorioz ukituak gertatzen diren eskubide edo interes legitimoak dituzten pertsona edo entitate interesdun guztiei jakinarazten zaie Nafarroako Administrazio Auzitegian agertu eta uzi horien aurka egin ahal izanen dutela iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean.

Zudairin, 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2304044