56. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aberingo Udalak, 2023ko martxoaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urterako plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Aberinen, 2023ko martxoaren 3an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2303749