56. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea)

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren otsailaren 24ko 02/20223 Ebazpenaren bidez onetsi dira deialdi baten oinarriak, xedea izanik lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzea lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak).

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxalarren, 2023ko otsailaren 24an.–Mankomunitateko burua, Miguel María Irigoien Sanzberro.

OINARRIAK

Deialdia, lanpostu huts batzuk lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da I. eranskinean zehaztutako lanpostu hutsak betetzea, aipatu eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera, eta lekualdatze-lehiaketaren prozeduraren bidez, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legearen babesean eginiko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

1.2. Deialdi honen bidez funtzionarioen araubideko lanpostuak betetzeko izendatzen diren izangaiek Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte, eta I. eranskinean zehaztutako araubidean eta mailan sailkatuta geldituko dira.

1.3. Lan-araubideko lanpostuak betetzeko izendatzen diren izangaiek Langileen Estatutuan, ematen diren xedapen espezifikoetan eta sinatzen diren hitzarmen kolektiboetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte, eta I. eranskinean zehaztutako araubidean sailkatuta geldituko dira.

1.4. Prozesu honen ondoren hutsik geratzen diren lanpostuak merezimendu-lehiaketaren bidez egitekoa den egonkortzeko hautaketa-prozeduran sartuko dira.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 10. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua), aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Baldintzak eta lanpostu hutsen kopurua handitzea.

3.1. Lekualdatze-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Parte hartzen ahalko dute Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langile finkoek, deialdiaren xede den lanpostu berean jarduteko izendatuak badaude eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian badaude.

b) Orobat, deialdian parte hartzen ahalko dute, baldin aipatutako baldintzak betetzen badituzte, lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian daudenek, edo nahitaezko eszedentzian daudenek, baldin administrazio egoeran gutxienez ere urtebetez egon badira: gisa horretara jardunera itzuliko dira, lanpostu baten behin betiko esleipena lorturik.

3.2. Deialdi honetako lanpostuak gero osatzen ahalko dira kalifikazio epaimahaiak deialdia egin duen organoari helarazten dionean lehiakideen zerrenda, lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran.

4.–Eskabideak, eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko, eskabidea nahitaez telematikoki aurkeztuko da, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko erregistro elektronikoan (https://bortziriakgz.egoitzaelektronikoa.eus). Eskabide orokorra erabiliko da.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea nahitaez aurkeztu beharko dute II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera aurkezteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

–Merezimenduen autobaloraziorako inprimakia (III. eranskina), behar bezala betea, eta merezimenduen frogagirien kopiak, merezimenduen autobaloraziorako inprimakian agertzen diren hurrenkeraren arabera ordenatuta.

Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean lehen aipatutako moduan zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen izendatuko da. Kide-kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da. Izendapen hori argitaratuko da Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko web fitxan.

5.2. Epaimahaia osatzerakoan, gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua lortzera joko da.

5.3. Epaimahaia osatzen duten kideek ez dute zertan izan lanpostuan sartzeko eskatzen den titulazioaren ezagutza-arlo berekoa eta ikasketa maila berekoa edo handiagokoa den titulaziorik.

5.4. Baldin eta kasu bakoitzean eskumena duen Langileria Batzordeak ez badu epaimahai bakoitzean dagokion kidea izendatzeko proposamenik egiten eskatzen zaionetik 15 egun naturaleko epean, deialdia egiten duen organoak izendatuko du kide hori hautatutako langileen ordezkarien artetik, dagokion eremuan.

5.5. Epaimahaia lekualdatze-lehiaketaren balorazioa egin aurretik eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.6. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.7. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.8. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Eskabideak aurkezteko 10 egun naturaleko epea amaituta, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi eta toki erakundearen web fitxan argitaratzeko aginduko da.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta argitaratuko da Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko web fitxan.

6.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hiru egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, okerrik egin baldin badute, horiek zuzendu. Erreklamazioak telematikoki aurkeztuko dira, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko erregistro elektronikoan (https://bortziriakgz.egoitzaelektronikoa.eus). Eskabide orokorra erabiliko da.

6.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta horiek ebatzi ondoren, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

6.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren, baldin izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.–Lekualdatze-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduraren nondik norakoak. Baloratuko den merezimendu bakarra.

7.a.) Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean, deialdiaren xedeko lanpostu berean, egindako zerbitzuak: 1 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

Lehiakideak puntuetan berdindurik baldin badaude, ebatziko da Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean zerbitzu ematen denbora gehien daramanaren alde. Berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak horretarako berariaz eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

7.b.) Lehiakideei ebazpen bidez esleituko zaizkie lanpostuak, prozesuaren ondoriozko lehentasun hurrenkeraren arabera lanpostu hutsak aukeratu ondotik. Prozeduran parte hartzen duten pertsona guztiak egun berean laneratuko dira, ebazpenean ezartzen den egunean.

7.c.) Lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozeduren ebazpena formalizatuko da egonkortze prozeduretan lanpostuak esleitu aurretik.

8.–Kalifikazioa.

8.1. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak merezimenduen behin-behineko balorazioa argitaratuko du, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen web atarian, eta 5 egun balioduneko epea emanen da alegazioak aurkezteko.

8.2. Behin 5 egun balioduneko epea iraganik, aurkeztutako alegazioak ebatziko dira, halakorik izan bada, eta merezimenduen behin betiko balorazioa eginen da. Ondoren, epaimahaiak izangai bakoitzak lortutako puntuazioak organo eskudunari helaraziko dio, lanpostuak aukeratzeko tramiteak egiteko.

9.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Lehendakariak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek 5 egun naturaleko epea dutela lanpostu hutsak aukeratzeko.

Informazio hori argitaratuko da Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen web atarian.

Ondoren, izangaiek, ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.

10.–Esleipena eta lanpostuaz jabetzea.

10.1. Lehendakariak, ebazpen baten bidez, dagozkien lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, eta aginduko du esleipen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

10.2. Esleipen hartzaile diren lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

11.–Datuen babesa.

Izangaiei ondokoak jakinarazten zaizkie, jarraikiz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari (Datuak babesteko erregelamendu orokorra, DBEO). Erregelamendu horren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen datu pertsonalen tratamenduari dagokionez eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez, eta indarrik gabe utzi zen 95/46/EE Zuzentaraua. Hona hemen izangaiei jakinarazten zaizkienak:

Datuen tratamenduaren arduraduna: Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

Datuak babesteko ordezkaria: dpd@bortziriakgz.eus.

Helburua: Lanpostu hutsak aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuaren barruan betetzea.

Oinarri juridikoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onartzen duena, eta 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa.

Datuen kontserbazio-denbora: Datuak adierazitako helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta Mankomunitateak tratamenduaren ondoriozko erantzukizunak izan ditzakeen bitartean biltegiratuko dira. Halaber, artxibo eta dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio-arauak bete behar dira.

Datuen hartzaileak: Datuak epaile eta auzitegiei laga ahal zaizkie, indarrean dagoen legedia betez, eta entitatearen webgunean eta iragarki-tauletan argitaratuko dira, deialdian adierazten denaren arabera.

Eskubideak: Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko (zuzenak ez badira) eta ezeztatzeko (lehenengo atalean adierazitako helbidera joz).

Era berean, interesdunek erreklamazio bat aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, idazki baten bidez (Jorge Juan kalea, 6, 28001 Madril) edo egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es).

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen toki erakundeari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarri espezifikoen taula

Deialdiaren ezaugarrien taula: lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI ERAKUNDEA

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA (Bortzirietako GZM)

1.–Lanpostuen identifikazioa.

PLAZAREN
ZENBAKIA
PLANTILLA
ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA
(%)

DESTINOA

BEHARREZKO TITULAZIOA
(ADIERAZI)

NAHITAEZKO
HIZKUNTZA

MEREZIMENDUETAKO HIZKUNTZAK

BERTZELAKO
BALDINTZAK

08

Gizarte-hezitzailea (Enplegu sozial babestuko programa eta gizarteratzeko programa)

C

Lan-kontratudun finkoa

100

Bortzirietako GZM

Gizarte-integrazioko edo goi-mailako teknikaria (Gradua Gizarte Hezkuntzan, Gradua Hezkuntza Zientzietan, Gradua Gizarte Lanean)

Euskera

C1

Ingelesa

Frantsesa

Alemana

Gidabaimena B1

09

Administraria

C

Lan-kontratudun finkoa

100

Bortzirietako GZM

Batxilergoko titulua edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa, edo baliokideak

Euskera

C1

Ingelesa

Frantsesa

Alemana

-

07

Familia-langilea

D

Lan-kontratudun finkoa

100

Bortzirietako GZM

(EEZ*)

Profesionaltasun ziurtagiria (**)

Euskera

B1 (idatzia)

B2 (ahozkoa)

Ingelesa

Frantsesa

Alemana

Gidabaimena B1

10

Familia-langilea

D

Lan-kontratudun finkoa

89,70

Bortzirietako GZM

(EEZ*)

Profesionaltasun ziurtagiria (**)

Euskera

B1 (idatzia)

B2 (ahozkoa)

Ingelesa

Frantsesa

Alemana

Gidabaimena B1

11

Familia-langilea

D

Lan-kontratudun finkoa

75,85

Bortzirietako GZM

(EEZ*)

Profesionaltasun ziurtagiria (**)

Euskera

B1 (idatzia)

B2 (ahozkoa)

Ingelesa

Frantsesa

Alemana

Gidabaimena B1

12

Familia-langilea

D

Lan-kontratudun finkoa

68,95

Bortzirietako GZM

(EEZ*)

Profesionaltasun ziurtagiria (**)

Euskera

B1 (idatzia)

B2 (ahozkoa)

Ingelesa

Frantsesa

Alemana

Gidabaimena B1

13

Familia-langilea

D

Lan-kontratudun finkoa

65,50

Bortzirietako GZM

(EEZ*)

Profesionaltasun ziurtagiria (**)

Euskera

B1 (idatzia)

B2 (ahozkoa)

Ingelesa

Frantsesa

Alemana

Gidabaimena B1

(*) EEZ = Etxez etxeko zerbitzua.

(**) Profesionaltasun ziurtagiria, etxean laguntza soziosanitarioa ematekoa; edo horren baliokidea.

2.–Betekizunak.

2.1. Parte hartzen ahalko dute Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langile finkoek, deialdiaren xede den lanpostu berean jarduteko izendatuak badaude eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian badaude.

2.2. Orobat, deialdian parte hartzen ahalko dute, baldin aipatutako baldintzak betetzen badituzte, lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian daudenek, edo nahitaezko eszedentzian daudenek, baldin administrazio egoeran gutxienez ere urtebetez egon badira: gisa horretara jardunera itzuliko dira, lanpostu baten behin betiko esleipena lorturik.

3.–Tasa.

3.1. Ordaindu beharreko zenbatekoa: ez da ordaindu behar.

4.–Deialdiaren web-fitxa, toki-erakundearen atarian.

https://bortziriakgz.egoitzaelektronikoa.eus/dossier.1

5.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka.

Lehendakaritzaren apirilaren 28ko 08/2022 Ebazpena, 2022ko maiatzaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (92. zk.) argitaratua.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/92/96

Akats zuzenketa, 2022ko maiatzaren 12ko Nafarroako 92. Aldizkari Ofizialean.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/94/60

6.–Deialdia onesten duen ebazpena.

Lehendakaritzaren 17/2022 Ebazpena, azaroaren 21ekoa.

II. ERANSKINA

Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabide eredua

https://bortziriakgz.egoitzaelektronikoa.eus/dossier.1

III. ERANSKINA

Autobaloraziorako agiria, aldi baterako enplegua egonkortzeko
eta finkatzeko lehiaketako merezimenduetarako

https://bortziriakgz.egoitzaelektronikoa.eus/dossier.1

Iragarkiaren kodea: L2304032