56. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa 22-02478 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoan, zeina jarri baita San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak azaroan 17an emandako ebazpen baten aurka. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

2023ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 9an, argitaratu zen gora jotzeko errekurtso bati buruzko iragarkia. Errekurtsoaren identifikazio zenbakian akatsa badela oharturik, jarraian zuzentzen da, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoarekin.

Honela dioen tokian:

22-02479 gora jotzeko errekurtsoa.

Honela behar du:

22-02478 gora jotzeko errekurtsoa.

San Adrianen, 2023ko martxoaren 9an–Mankomunitateko burua, María Rosario Andráiz Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2304129