56. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASCANTE

Gora jotzeko 23-00008 errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurkakoa:
deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Jaso dugu "Cermi Navarra, Comíte de Entidades Representates de Personas con Discapacidad de Navarra" delakoak Nafarroako Administrazio Auzitegian jarri duen 23-00008 errekurtsoa Cascanteko Udaleko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 7an hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horretan, hain zuzen, deialdi hau onetsi zuen: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin (maiatzaren 24ko 173/199 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian), interesdun diren pertsonak edo entitateak epatzen dira, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa, Iruñeko Iturrama kaleko 10ean.

Cascanten, 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2304086