55. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

357/2023 EBAZPENA, 2023ko otsailaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, María José Pascal Erro andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Informatika Zerbitzuko administrari arduradun izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2022ko azaroaren 18ko 2308/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko atal, bulego eta antzeko unitateetako burutzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatutako ebazpena 2022ko azaroaren 28an argitaratu zen, 2022ko 236. NAOan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urtarrilaren 24an emandako 104/2023 Ebazpenaren bidez, burutzen deialdietan onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta, hala, 489 zenbakidun lanposturako deialdia automatikoki ebatzi zen onartutako izangai bakarraren alde: María José Pascal Erro.

Deialdiaren 10.7 oinarrian aurreikusitakoarekin bat, bidezkoa da María José Pascal Erro andrearen izendapena egitea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–María José Pascal Erro, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Informatika Zerbitzuko administrari arduradun izendatzea. Merezimendu-lehiaketa bidez lortu du plantillan 489 zenbakia duen burutza hori.

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak Giza Baliabideen Zerbitzuan jabetu beharko du burutzaz, izendapena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean.

Hirugarrena.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari helaraztea, eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari jakinaraztea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko otsailaren 21ean.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F2303788