55. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa UAO-4 unitateko 24., 25. eta 26. lurzatietarako. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2023ko otsailaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, Hiri-antolamenduko Plan Orokorreko UAO-4 unitateko 24., 25. eta 26. lurzatietarako. 2022ko irailaren 28an aurkeztu zen, Erregistroko 4.122 sarrera-zenbakia.M.C.Dk eta E.S.Ek sustatu dute, lurzati horietako fatxaden aurrealdea aldatzeko, ibilgailuek 26. lurzatira sartzeko dituzten zailtasunak konpontzeko.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2023ko martxoaren 8an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2304027