55. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Plan berezia, Sarasate pasealekuko 12an oztopo arkitektonikoak kentzeko. Planaren hasierako onespena eta planak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

Iruñeko Udalak, 2023ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

PLE 02-MAR-23 (7/CU).

«Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko urriaren 17an harturiko JOB 17-OCT--22 (12/US) erabakia, hasiera batean onetsi baitzuen Sarasate pasealekuko 12an dagoen eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia. Eraikinaren jabeen erkidegoa da desjabetzearen onuraduna, eta espedientea jendaurrean egon da iragarkia paratuta 2022ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 3an, baita bertako prentsan ere. Jendaurreko aldi horretan alegazioak jarri dira (jabeen erkidegoa haien jakitun da), eta bat etorriz xedaturik dagoenarekin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 123.1.i) artikuluan eta aplikatzekoak diren xedapenetan, eta ikusirik espedientean jasotako txosten tekniko-juridikoa (2023ko urtarrilaren 30ekoa), erabaki da:

1.–Ezestea Eduardo Villar Rodriguezek 2022ko azaroaren 18ko eta 23ko idazkien bidez jarritako alegazioak, oinarrituta eranskin gisa ageri den txosten juridiko-teknikoan (2023ko urtarrilaren 30ekoa), eta txosten hori onestea.

2.–Plan bereziaren behin betiko onespenean 3. aukeraren alde egiteko eskaera ezestea, ez baitator bat hasiera batez onetsitako aukerarekin. Ezesteko beste arrazoiak dira, batetik, jabeen erkidegoak edo obrak gauzatzeko gehiengo nahikoa duenak –desjabetzearen onuradunak, alegia– ez duela aukera hori sustatu eta, bestetik, 1. aukera dela bideragarriena teknikoki eta ekonomikoki.

3.–Behin betiko onestea Irisgarritasun Plan Berezia eta haren eranskina, Sarasate pasealekuko 12ko jabeen erkidegoak sustatuta.

4.–Deklaratzea eranskinean zehaztutako ondasun eta eskubideen desjabetzea onura publikokoa dela, eta hori inplizituki dakar Plan Berezia onesteak, 10/2010 Foru Legearen 55.4 artikuluaren arabera.

Udalak desjabetze prozedura hasiko du, administrazio jardule den aldetik, aipatutako eraikinaren jabeen erkidegoaren mesedetan.

5.–Onestea Sarasate pasealekuko 12. zenbakian oztopo arkitektonikoak kentzeko proiektuak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda, horiek okupatzea eta eskuratzea guztiz beharrezkotzat jotzen baita. Eranskinean ageri da zerrenda.

6.–Ahalmena ematea hirigintza arloan eskumena duen zinegotzi ordezkariari eta Alberto Calvo Azagra funtzionarioari, sina ditzaten okupatu aurreko akta, alderdien adostasunezko akta, ordainketako akta, okupaziokoa, eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak.

7.–Nafarroako Gobernuari eskatzea desjabetzeak ukitutako ondasunen presako okupazioa deklara dezala, kontuan harturik beharrezkoa dela oztopo arkitektonikoak kentzeko lanak egiteko.

8.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta jakinarazi ezin izan zaienentzat, legeak dioen bezala saiatuta; orobat, Foru Komunitatean editatutako bi egunkaritan eta Udalaren iragarki-taulan ere argitaratzea, eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei. Erabakiaren ale bat igortzea Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura.

PLANAK UKITZEN DITUEN ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

BEHIN BETIKO OKUPAZIOAK PLANAREN 1. DETERMINAZIOA

Desjabetu beharreko finka

Titulartasuna

Kokalekua

Desjabetu beharreko azalera (m²)

Desjabetu beharreko bolumena (m3)

1 zenbakiduna (lokala, erdisotoa, -1,60ko kota)

EDUARDO M. VILLAR RODRÍGUEZ (%50) ETA RAQUEL GAMBARTE ESPATOLERO (%50)

1. poligonoko 718. lurzatia. Katastroko 1. unitatetik bereizi behar da.

Eraikitako 14,15 m². Hauek batzearen emaitza da: 4,81 m² (1,50 m > H (m) < 2,83 m) eta 9,34 m² (2,50 m > H (m) < 3,00).

Txosten teknikoaren N1 planoan zehazten da.

2 zenbakiduna (lokala, Lindatxikia 13ra ematen duen beheko solairua)

EDUARDO M. VILLAR RODRÍGUEZ (%50) ETA RAQUEL GAMBARTE ESPATOLERO (%50)

1. poligonoko 718. lurzatia. Katastroko 2. unitatetik bereizi behar da.

Eraikitako 3,41 m² (H (m) > 2,50 m).

Txosten teknikoaren N2 planoan zehazten da.

3 zenbakiduna (etxebizitza, solairuartea)

EDUARDO M. VILLAR RODRÍGUEZ (%50) ETA RAQUEL GAMBARTE ESPATOLERO (%50)

1. poligonoko 718. lurzatia. Katastroko 4. unitatetik bereizi behar da.

Eraikitako 3,78 m² (H (m) > 2,50 m). Hauek batzearen emaitza da: 3,35 m² eta 0,43 m².

Txosten teknikoaren N3 planoan zehazten da.

4 zenbakiduna (etxebizitza, lehen solairua)

FRANCISCO JAVIER ZALDO LATASA (%100)

1. poligonoko 718. lurzatia. Katastroko 5. unitatetik bereizi behar da.

Eraikitako 1,68 m² (H (m) > 2,50 m).

Txosten teknikoaren N4 planoan zehazten da. Bolumena: 1,29 m3

ALDI BATERAKO OKUPAZIOAK. PLANAREN 2. DETERMINAZIOA

Desjabetu beharreko

finkaren ondoan

Titulartasuna

Kokalekua

Azalera (m²)

Iraupena (egunak)

Finka, guztira

Aldi baterako ukipena

1 zenbakiduna (lokala, erdisotoa, -1,60ko kota)

EDUARDO M. VILLAR RODRÍGUEZ (%50) ETA RAQUEL GAMBARTE ESPATOLERO (%50)

1. katastro-unitatearen zatia. 1. poligonoko 718. lurzatia.

Erregistroaren arabera, azalera 47,14 m²-koa da, eta katastroaren arabera, 38,10 m²-koa.

Eraikitako 23,95 m². (14,15 m²-ekin batera, guztira, 38,10 m² dira).

45 egun. Txosten teknikoaren N1 planoan zehaztutakoaren arabera.

2 zenbakiduna (lokala, Lindatxikia 13ra ematen duen beheko solairua)

EDUARDO M. VILLAR RODRÍGUEZ (%50) ETA RAQUEL GAMBARTE ESPATOLERO (%50)

2. katastro-unitatearen zatia. 1. poligonoko 718. lurzatia.

Erregistroaren arabera, azalera 47,00 m²-koa da, eta katastroaren arabera, 39,40 m²-koa.

Eraikitako 7,62 m² (3,41 m²-ekin batera, guztira, 11,03 m² dira).

45 egun. Txosten teknikoaren N2 planoan zehaztutakoaren arabera.

3 zenbakiduna (etxebizitza, solairuartea)

EDUARDO M. VILLAR RODRÍGUEZ (%50) ETA RAQUEL GAMBARTE ESPATOLERO (%50)

4. katastro-unitatearen zatia. 1. poligonoko 718. lurzatia.

Erregistroaren arabera, azalera 110,00 m²-koa da, eta katastroaren arabera, 97,90 m²-koa.

Eraikitako 19,12 m² (3,78 m²-ekin batera, guztira, 22,90 m² dira).

45 egun. Txosten teknikoaren N3 planoan zehaztutakoaren arabera.

4 zenbakiduna (etxebizitza, lehen solairua)

FRANCISCO JAVIER ZALDO LATASA (%100)

5. katastro-unitatearen zatia. 1. poligonoko 718. lurzatia.

Erregistroaren arabera, azalera 90,00 m²-koa da, eta katastroaren arabera, 102,95 m²-koa.

Eraikitako 1,56 m² (1,68 m²-ekin batera, guztira, 3,24 m² dira).

30 egun. Txosten teknikoaren N4 planoan zehaztutakoaren arabera.

INSTALAZIOAK LEKUZ ALDATZEA. PLANAREN 3. DETERMINAZIOA

Finka

Titulartasuna

Kokalekua

Ukipena

2 zenbakiduna (lokala, Lindatxikia 13ra ematen duen beheko solairua)

EDUARDO M. VILLAR RODRÍGUEZ (%50) ETA RAQUEL GAMBARTE ESPATOLERO (%50)

2. katastro-unitatetik desjabetuko den azaleran. 1. poligonoko 718. lurzatia.

KOMUNA LEKUZ ALDATZEA (exekuzio-proiektuan zehaztuko da).

3 zenbakiduna (etxebizitza, solairuartea)

EDUARDO M. VILLAR RODRÍGUEZ (%50) ETA RAQUEL GAMBARTE ESPATOLERO (%50)

4. katastro-unitatetik desjabetuko den azaleran. 1. poligonoko 718. lurzatia.

ATEA ETA INSTALAZIOAK LEKUZ ALDATZEA (berokuntza, elektrizitatea, atezain automatikoa eta txirrina).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2304048