55. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Arrotxapeko plan partzialean (U.I. III/Z.O.1). San Pedro Multzoko 11. eta 12. zenbakietan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2023ko martxoaren 2an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-MAR-23 (9/CU).

Jendaurreko aldia igarota, hasiera batez onetsi ondoren Arrotxapeko Plan Partziala (U.I. III/Z.O.1) San Pedro Multzoko 11. eta 12. zenbakietan aldatzeko dokumentua Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko urriaren 24ko erabaki baten bidez (3/US), zeina argitaratu baitzen 2022ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 10ean, eta epe horretan ez denez alegaziorik aurkeztu; ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen aldeko txostena, 2022ko azaroaren 16koa, eta Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren 2023ko otsailaren 6ko txostena, eta bat etorriz Hirigintzako Gerentziako arkitektoaren 2023ko otsailaren 9ko txostenarekin, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea "Arrotxapeko Plan Partzialaren aldaketa (U.I. III/Z.O.1), San Pedro Multzoko 11. eta 12. zenbakietan", Iruñeko Udalak sustatuta, xede duena Arrotxapeko indarreko plan partziala aldatzea, lerrokadura berriak zehatz daitezen, igogailua jartzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko, San Pedro Multzoko 11 eta 12ko eraikinean.

2. Erabakiaren eta dokumentuaren kopia bat helaraztea Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2023ko martxoaren 6an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2303900