55. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Xehetasun-azterketa, Biurrungo 2. poligonoko 625. lurzatian. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2022ko urriaren 27ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen Gesprad SAk sustatutako xehetasun-azterketa, Biurrungo 2. poligonoko 625. lurzatiari buruzkoa (San Cristóbal kalea18, Biurrun). Haren xedea da etorkizunean eraikiko diren 43 etxebizitza libre atxikien lerrokadurak, sestrak eta bolumenak aldatu eta egokitzea behar bezala.

Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2022ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 10ean, bai eta prentsan eta iragarki-taulan ere, eta ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi zen 2023ko martxoaren 1eko osoko bilkuran.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Biurrun-Olkotzen, 2023ko martxoaren 2an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2303811