55. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldatzea lurzoru urbanizaezineko erabileren araubidea, Araudiko 4.2.2 apartatua, eta 4. poligonoko 675. lurzatiaren kategorizazioa. Behin betiko onespena

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren otsailaren 14ko 28E/2023 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen Artaxoako Udal Plana aldatzeko espedientea, honi buruzkoa: lurzoru urbanizaezineko erabileren araubidea gaurkotzea (Araudiko 4.2.2 apartatu) eta 4. poligonoko 675. lurzatiaren kategorizazioa. Fernando María Bañales Leozek sustatu du.

Ezarritako determinazioak argitaratzen dira, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2023ko otsailaren 9an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2304031