55. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Xehetasun-azterketa, Zudairiko 4. poligonoko 287. lurzatian. Behin betiko onespena

Ameskoabarrengo Udalak, 2023ko martxoaren 1ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Zudairiko 4. poligonoko 287. lurzatirako xehetasun-azterketa, helburu duena eraikuntzaren lerrokadurak berregokitzea eta lurzatiaren barneko sestrak aldatzea.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluetan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Zudairin, 2023ko martxoaren 2an.–Alkate udalburua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2304049