55. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Mankomunitateko buruaren 2023ko martxoaren 7ko 3. Ebazpenaren bidez, eta Santa María zahar-egoitzako (Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko erakunde autonomoa da) zerbitzu orokorretarako lanpostuak betetzeko epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, M.ª Luisa Iraola Monreal, Gema Osés Azpilicueta, Isis Moreno Calvo, M.ª Aranzazu Oyón Pérez, Amaya Martínez García de Galdeano, Editha Imelda Lobo Chávez eta Isolina Toaquiza Toaquiza izendatzen dira zerbitzu orokorretako langile, lan-kontratudun finkoen araubidean, Los Arcoseko Santa María zahar-egoitzan jardun dezaten, puntuazio handiena lortu duten izangaiak direlako. Hori guztia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan (20/2021 Legea, abenduaren 28koa).

Lanpostuaren jabetza hartu beharko dute hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Los Arcosen, 2023ko martxoaren 7an.–Mankomunitateko burua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2304108