55. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

724/2023 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita otsailaren 1eko 470/2023 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialisten (emaginak) lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien.

Ebazpenaren 1. apartatuan akats bat aurkitu da, ez baita M.ª Isabel Ruiz Medrano andrea ageri, eta, beraz, zuzendu egin behar da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Otsailaren 1eko 470/2023 Ebazpenaren 1. apartatuan atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialisten (emaginak) lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Hala, honela dioen tokian:

"Igoera txanda:

CALVO JASO, SILVIA

GARNICA MARTÍNEZ, IRACHE

JERICO OJER, MARIA

PASTOR AGUIRRE, CAROLINA

SANZOL MARCO, MARTA

ANTON GRANDEZ, MARIA PILAR

ZOROZA BELZA, MAITE

GALDEANO GÓRRIZ, MARÍA DEL PUY

VAQUERO BARRERA, MARIA ANDREA

NÚÑEZ CELAYA, LAURA"

Honako hau behar du:

"Igoera txanda:

CALVO JASO, SILVIA

GARNICA MARTÍNEZ, IRACHE

JERICO OJER, MARIA

PASTOR AGUIRRE, CAROLINA

SANZOL MARCO, MARTA

ANTON GRANDEZ, MARIA PILAR

ZOROZA BELZA, MAITE

GALDEANO GÓRRIZ, MARÍA DEL PUY

VAQUERO BARRERA, MARIA ANDREA

NÚÑEZ CELAYA, LAURA

RUIZ MEDRANO, MARÍA ISABEL"

2. Ebazpen hau jakinaraztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko otsailaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2303844