55. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CÁRCAR

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak. Izendapena

Carcarko alkateak 2023/59 Ebazpena eman du martxoaren 6an, eta honako hau

ERABAKITZEN DU:

Alkatearen 2022ko urriaren 31ko 2022/259 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an, argitaratu zen oposizio-lehiaketaren bidez lanpostu huts bat –administrari-ofizialarena– betetzeko deialdia. Lanpostu hori sartzen da aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz xedatutakoari abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Prozesua amaitu da, eta kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin du. Hortaz, eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa bete beharrez, honako hau erabaki da: Asunción Gandarillas Palacios funtzionario izendatzea, administrari-ofizialaren lanpostuan jardun dezan Carcarko Udalean (1 zenbakidun lanpostua).

Carcarren, 2023ko martxoaren 6an.–Alkatea, Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2303825