55. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Gobernuak 2023ko martxoaren 1ean hartutako Erabakiarena. Erabaki horren bidez, proiektu honetako abelbideen existentzia deklaratu zen, proiektuan bertan azaltzen diren zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak izanik: alde batetik, Ameskoabarrengo, Lokiz mendilerroko, Villamayor de Monjardíngo, 30. eta 31. fazerietako, Barbaringo, Metautengo eta Allingo abelbideen inbentarioa eta mugarrien sailkapena eta ordezpena egitea, eta bestetik, inbentarioa egitea eta mugarriak ordeztea CRMA-Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbideko tarte batzuetan, 5. iraganbidean eta Mendilerrotik PPE-Ebroko Iraganbide Nagusira doazen adarretan eta CRMA-Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbidea eta PPE-Ebroko Iraganbide Nagusia lotzeko adarrean Azkoienen eta CRMA-Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbidea eta PPE-Ebroko Iraganbide Nagusia lotzeko adarrean Andosillan, Nafarroako Foru Komunitatean.

Iragarki hori 2023ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 9koan. Ikusirik erabakiaren 1. puntuan aipatzen diren planoak ez direla erantsi, jarraian argitaratzen da jatorrizko iragarkian argitaratu gabe utzitako esteka:

Jaitsi planoak (zip 58 Meb)

Iruñean, 2023ko martxoaren 14an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2304325