55. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2E/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Enrique Hugalde Elizalde jauna Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazte Entitateen Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. atalean ezartzen du bitarte baterako bete daitezkeela atalburutzak eta bulegoburutzak, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Hala ezartzen baitu bere lehenbiziko xedapen gehigarrian otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituenak, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiz eginen da.

Horrenbestez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena jasota, Nafarroako Gazteriaren Institutua sortu eta haren estatutuak onetsi zituen azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuaren 12 p) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Enrique Hugalde Elizalde jauna Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazte Entitateen Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2023ko urtarrilaren 23tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 20an.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Carlos Amatriain Busto.

Iragarkiaren kodea: F2303430