54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurrean jartzea eskaera hauek: aurretiazko administrazio baimena, onura publikoa zehazki deklaratzea, eraikitzeko administrazio baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena, energia elektrikoa garraiatzeko La Serna – Magallón 400 kV-eko aireko linearako (zirkuitu bikoitza), Nafarroako Foru Komunitatean eta Zaragozako probintzian

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1.a) artikuluan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko 17., 18., 19. eta 52. artikuluetan, lege horren Erregelamenduaren 56. artikuluan (1957ko apirilaren 26ko Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori), eta energia elektrikoko instalazioen garraioa, banaketa, merkaturatzea, horniketa eta baimen-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 124. eta 125. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, jendaurrean jartzen dira eskaera hauek: aurretiazko administrazio baimena, onura publikoa zehazki deklaratzea, eraikitzeko administrazio baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena, energia elektrikoa garraiatzeko La Serna - Magallón 400 kV-eko aireko linearako (zirkuitu bikoitza), Nafarroako Foru Komunitatean eta Zaragozako probintzian. Hauek dira ezaugarriak:

–Eskatzailea: Red Eléctrica De España, pertsona bakarreko sozietate anonimoa, helbidea duena Conde de los Gaitanes pasealekuko 177. zenbakian (28109 Alcobendas, Madril).

–Eskaeraren xedea: aurretiazko administrazio baimena, onura publikoa zehazki deklaratzea, eraikitzeko administrazio baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena, energia elektrikoa garraiatzeko La Serna - Magallón 400 kV-eko aireko linearako (zirkuitu bikoitza), Nafarroako Foru Komunitatean eta Zaragozako probintzian.

–Organo eskuduna: Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da aurretiazko administrazio baimenaz, eraikitzeko administrazio baimenaz eta onura publikoa zehazki deklaratzeaz ebazteko eskumena duen organo substantiboa. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia da ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen ingurumen arloko organoa.

–Tramitazio organoa: Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala eta Gobernuak Zaragozan duen Ordezkariordetzako Industria eta Energiaren Arloa, nor bere probintziari dagokion zatian. Alegazioak arlo horiei, bakoitzari dagokion zatian, zuzenduta aurkeztuko dira Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzan (Merindadeen plaza z.g., 31071, Iruña) eta Gobernuak Zaragozan duen Ordezkariordetzan (El Pilar plaza 13, 50071, Zaragoza).

–Instalazioen deskribapena: Instalazioen ezaugarriak hauek dira:

  • Energia elektrikoa garraiatzeko La Serna - Magallón 400 kV-eko aireko linea (zirkuitu bikoitza).
    • Sistema: korronte alterno trifasikoa.
    • Frekuentzia: 50 Hz.
    • Tentsio nominala: 400 kV.
    • Sareko tentsio gorena: 420 kV.
    • Goi-tentsioko linearen jatorria: La Serna AE 400 kV.
    • Goi-tentsioko linearen amaiera: Magallón AE 400 kV.
    • Eroaleko zerbitzuko tenperatura altuena: 85 ºC.
    • Garraiorako gaitasun termikoa zirkuitu bakoitzean:
      • Udakoa: 2.000 MVA/zirkuitua.
      • Negukoa: 2.440 MVA/zirkuitua.
    • Zirkuitu kopurua: 2.
    • Eroale kopurua fase bakoitzeko: 3.
    • Eroale mota: AL/AW TERN.
    • Kable konposatuen (lurra-optikoa) kopurua: 1.
    • Kable konposatuaren (lurra-optikoa) mota: OPGW-TIPO2-25kA.
    • Lurreko kable arrunten kopurua: 1.
    • Lurreko kable arruntaren mota: 7N7 AWG.
    • Isolamendua: konposatua.
    • Euskarriak: dorre metalikoak, sareta itxurakoak.
    • Zimenduak: banakako zapatak.
    • Lurrerako loturak: uztai itxiak, deskarburatutako altzairuzkoak.
    • Luzera: 43,207 km.
    • Ukitutako probintziak: Nafarroa eta Zaragoza.
    • Ukitutako udal-mugarteak:
      • Nafarroan: Tutera, Murchante, Cascante, Ablitas, Ribaforada eta Cortes.
      • Zaragozan: Mallén, Fréscano, Bisimbre eta Magallón.

–Aurrekontu zenbatetsia:

  • Energia elektrikoa garraiatzeko La Serna - Magallón 400 kV-eko aireko linea (zirkuitu bikoitza): 20.864.853 euro.
    • Helburua: proiektu honek Tuterako udal-mugartean (Nafarroa) dagoen La Serna azpiestazioa Magallóngo udal-mugartean (Zaragoza) dagoen Magallón azpiestazioarekin lotuko du, eta goi-tentsioko energia elektrikoa garraiatzeko sarearen parte izanen da, abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritako baldintzetan.
    • Energia elektrikoa garraiatzeko La Serna-Magallón 400 kV-ko aireko lineak (zirkuitu bikoitza) ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda iragarki honen amaieran zehazturik dago eranskin gisa.
    • Proiektu honen administrazio baimena onestea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskumena da, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren menpe dago. Horrez gain, jendaurreko informazioaren tramitea ere bete behar duenez, batera egiten dira proiektuarena eta ingurumen-inpaktuaren azterketarena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat.

Eta hori guztia aditzera ematen da orok jakin dezan eta aztertu ahal izan daitezen proiektuak, ingurumen-inpaktuaren azterketa eta lurzatien planoak, alegia dokumentu guztiak, teknikoak eta ingurumenari buruzkoak, Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionalaren bulegoetan (Merindadeen plaza z.g., 31071, Iruña), aurretik hitzordua eskatuta, edo esteka honetan:

https://mpt.gob.es/eu/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci.html

Ukitutako udaletxeetan ere kontsultatzen ahalko da dokumentazio osoa.

Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, arlo honi zuzenduak, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar eguneko epean, bai idatziz, euskarri fisiko batean, Gobernuaren Ordezkaritzaren Erregistro Orokorrean, bai Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren moduetan.

Aireko lineak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda (PDFa).

Iruñean, 2023ko otsailaren 20an.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2302898