54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERINGO, ARELLANOKO ETA MORENTINGO UDALEN MANKOMUNITATEA

Gora jotzeko 23-00015 errekurtsoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuarekin lotuta

Gora jotzeko 23-00015 errekurtsoa jarri da Aberingo, Arellanoko eta Morentingo Udalen Mankomunitateko buruak 2022ko azaroaren 4an emaniko ebazpen baten aurka, zeinaren bidez onetsi baitzen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdi bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Aberingo, Arellanoko eta Morentingo Udalen Mankomunitateak, Burutzaren 2023ko martxoaren 3ko 4/2023 Ebazpenaren bidez, erabaki du espediente hori Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea eta alegazioen gaineko txostena onestea, eta interesdun izan daitezkeenak epatzen ditu hamar egun balioduneko epean ager daitezen aipatu auzitegiaren aurrean. Hori guztia, bete beharrez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 12.2 artikuluan xedaturikoa.

Aberinen, 2023ko martxoaren 3an.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2303768