54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Lizentziak ematea etetea 1-73 hiri-lurzatian

Ukarko Udalak, aurtengo martxoaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen lizentziak ematea etetea Ukarko udal-mugarteko 1-73 lurzatian. herriko hirigintza-araudiaren aldaketa aztertu eta eratzen den bitartean. Eteteak urtebete iraunen du gehienez, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70.3 artikuluarekin.

Hori dena erabakitzen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70.1 artikuluan jasotzen denarekin. Izan ere, horren arabera, hirigintzako planak onesteko eskumena duen administrazioak aukera du, horiek onetsi baino lehen, lizentzien ematea eteteko, eremu eta erabilera jakin batzuetarako egin nahi diren lurren partzelazioen, eraikitzeen eta eraispenen kasuan; helburua da horien eraketa edo aldaketa aztertzea, alderdi horiek guztiak garbi zehaztuta.

Eteteak iraunen du udalerriko hirigintza-antolamendua aldatzeko hartu beharreko denboran, aldaketa hori aztertu, eratu eta izapidetzeko behar den epean, alegia, gehienez urtebetez (goian adierazitako testu bateginaren 70.3 artikuluari jarraikiz), asmoa baita 1-73 lurzatia egoki arautzea.

Ukarren, 2023ko martxoaren 2an.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2303628