54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

1. sektoreko (Queiles) birzatiketa proiektuko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2023ko otsailaren 24ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea proiektu honetan: "1. sektorea birpartzelatzea, U.I.4, birpartzelazioaren ondoriozko lurzatiak, U2.5-1, U2.6-1, U2.7-1 eta U3.13-1.1, U3.13-1.2.". 2022ko irailekoa da, Altrum Arquitectura eta deUrban Abogados enpresek egina, eta Pluralia Gestión SLk sustatua, Udalari dagokionean, ukatu gabe jabetza eskubidea eta hirugarrenen eskubidea.

Alegazioak aurkezteko epea hogei egunekoa da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2023ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2303444