54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRALBA DEL RÍO

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 143. lurzatian. Hasierako onespena

Torralba del Rioko Udalak, 2023ko otsailaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Torralba del Rioko 2. poligonoko 143. lurzatian (11. EU exekuzio unitatea, Arrabal Bajo kalea 34), Zuriñe Fernandez Zurbanok sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Torralba del Rion, 2023ko otsailaren 28an.–Alkatea, Silvia Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2303443