54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Deialdia, dirulaguntzak emateko, kirol jarduerak antola daitezen, irabazi-asmorik gabe, 2023. urtean. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 679301.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz ezarritakoarekin Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsultatzen ahal da Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/679301).

Arlo honetan indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin bat, San Adrian Udalak, osoko bilkuran, deialdiaren oinarriak onetsi ditu dirulaguntza emateko, kirol jarduerak antola daitezen bizilagunen onerako, baldin lagungarri eta/edo osagarri suertatzen badira udal eskumeneko jarduerekiko.

San Adrianen, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2303645