54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Kalifikazio juridikoa aldatzea 4. poligonoko 506. lurzatiko B azpilurzatiari

Puiuko Udalak, 2023ko otsailaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen kalifikazio juridikoa aldatzea 4. poligonoko 506. lurzatiko B azpilurzatiari, haren herri-lur izaera desafektatzeko eta jabari publikoko ondasun izaerari eusteko, bide gisa erabil dadin, Puiuko 4. poligonoko zenbait finkatara joateko.

Hala, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, behin iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ager daitezen beren burua interesduntzat jotzen dutenak eta aurkez ditzaten egoki irizten dituzten alegazio, iradokizun edo erreklamazioak. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 12. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez).

Puiun, 2023ko otsailaren 28an.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2303476