54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 1. poligonoko 648. lurzatian. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, Alkatetzaren 2023ko otsailaren 14ko 2023-0099 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, Azkoiengo Udalaren eta Jesús Guindulain Bustoren artean, ordeztu dadin Azkoiengo Udalaren hirigintzako aprobetxamendu bat, haren baliokide ekonomikoarekin, 1. poligonoko 648. lurzatian.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25. artikuluarekin eta hurrengoekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Azkoienen, 2023ko otsailaren 23an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2303299