54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

63/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez handitzen baita Eskubide Sozialetako kontseilariaren irailaren 29ko 256/2022 Foru Aginduan aurreikusitako kreditua. Azken foru agindu horren bidez adineko pertsonak 2022ko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitarte jantokietara joateko laguntza ekonomikoen deialdia onetsi zen.

Eskubide Sozialetako kontseilariak irailaren 29an emandako 256/2022 Foru Aginduaren bidez adineko pertsonak 2022ko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitarte jantokietara joateko laguntza ekonomikoen deialdia onetsi zen, bai eta haien kudeaketan laguntzen duten entitateak aukeratzeko prozedura ere.

Eskubide Sozialetako kontseilariak abenduaren 12an emandako 318/2022 Foru Aginduaren bidez aldatu zen, diruz laguntzekoa den zenbatekoari dagokionez, Eskubide Sozialetako kontseilariaren 256/2022 Foru Agindua, zeinaren bidez adineko pertsonak 2022ko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitarte jantokietara joateko laguntza ekonomikoen deialdia onetsi baitzen.

11. oinarrian (Aurrekontuko kontsignazioa) esaten denez, laguntzak emateko baldintza izanen da aurrekontuan kontsignazioa egotea erabilgarri, baina, halaber, esaten da, programaren izaera kontuan harturik, gehieneko zenbateko hori gaindituz gero, posible izanen dela kreditua handitzea.

Ikusirik Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalaren txostena, non azaltzen baita aurrekontuko partida agortu dela eta hasierako zenbatekoa ez dela nahikoa organo kudeatzaileak jaso dituen eskaera guztiei erantzuteko.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1.–Handitzea Eskubide Sozialetarako kontseilariaren irailaren 29ko 256/2022 Foru Aginduan aurreikusitako hasierako kreditua. Foru agindu horren bidez adineko pertsonak 2022ko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitarte jantokietara joateko laguntza ekonomikoen deialdia onetsi zen. Ezarritako aurrekontua 56.000 eurokoa izanen da.

2.–6.000,00 euroko gastu osagarria baimentzea, 2023ko gastuen aurrekontuko "Jantokietarako dirulaguntza" izeneko 920005 93100 4809 231B02 aurrekontu partidaren kargura.

3.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

4.–Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

5.–Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzako Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalera, eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora.

Iruñean, 2023ko otsailaren 16an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2302827