54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Urbanizazio proiektua UE 3.1.A.3 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko martxoaren 1eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen proiektu bat Mendigorriko UE 3.1.A.3 urbanizatzeko, Amagoia Biurrun Errok sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluan, 74. artikuluari loturik, ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mendigorrian, 2023ko martxoaren 2an.–Hirigintza, Osasun eta Gizarte Ongizateko zinegotzi ordezkaria, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L2303699