54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa, hiri jarduketarako plan bereziko hiri lurzoruko lurzati batzuen kalifikazioan eta lerrokatzearen doikuntzan. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2023ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Udal honek ofizioz sustatua eta Silvia Barbarin udal arkitektoak sinatua. Plan bereziaren xedea da lurzoruaren kalifikazioa eta lerrokatzearen doikuntza aldatzea Mendabiako Udal Planeko hiri lurzoruaren zenbait lurzatitan

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin. Jendaurreko aldia ikusirik, Udalak behin betiko onetsiko du, bidezko aldaketekin batera.

Mendabian, 2023ko otsailaren 28an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2303429