54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Hirigintza-hitzarmena, Udal Planeko SI-1 sektoreko SI-1-1 unitatea urbanizatzea atzeratzeko. Behin betiko onespena

Alkatetzaren otsailaren 24ko 2023-0165 Ebazpenaren bidez, jendaurreko aldia iraganik eta aurkeztu diren alegazioak ebatzirik, erabaki zen behin betiko onestea hirigintza-hitzarmen bat, Martzillako Udal Planeko SI-1 sektoreko SI-1-1 unitatea urbanizatzea atzeratzeko, Martzillako Udalak sinatu beharrekoa.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Martzillan, 2023ko martxoaren 2an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2303629