54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Urbanizazio proiektua UE-Biurrana unitateko 2. poligonoko 238. lurzatian. Hasierako onespena

Lesakako Udaleko alkateak, 2023ko martxoaren 1ean emandako 95/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du Lesakako Udal Planeko UE-Biurrana unitatea (2. poligonoko 238. lurzatia) urbanizatzeko proiektu bat, Jose Antonio Mugica Goya jaunak eta Marcelino Mugica Goya jaunak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 134. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lesakan, 2023ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2303665