54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

UA-27ko finken normalizazioa. Behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2022ko azaroaren 9an egindako bileran, hasiera batez onetsi zuen 2. poligonoko 7. lurzatiko finkak (UA-27) normalizatzeko espedientea.

Hasierako onespena argitaratu zen 2022ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2022ko abenduaren 1ean, eta iragarki-taulan, eta jendaurreko epean ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Lesakako Udalak, 2023ko urtarrilaren 23an, behin betiko onetsi du 2. poligonoko 7. lurzatiko finkak normalizatzeko (UA-27) espedientea.

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lesakan, 2023ko otsailaren 24an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2303330