54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aldatzea 27. poligonoko 425. lurzatiaren zati baten kalifikazio juridikoa, eta soberako lurzati gisa sailkatzea. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2023ko otsailaren 16ko osoko bilkuran, ikusirik jendaurreko aldian ez dela alegaziorik egin Alkatetzaren 461/2022 Ebazpenaren kontra (haren laburpena argitaratu zen 2022ko abenduaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean), behin betiko onetsi zuen espediente bat, aldatzeko 27. poligonoko 425. lurzatiaren zati baten kalifikazio juridikoa, eta soberako lurzati gisa sailkatzeko, ondoren mugakideei besterentzeko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Esteribarren, 2023ko otsailaren 20an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L2303307