54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Finken normalizazioa, Larrasoañako 21. poligonoko 29. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren otsailaren 23ko 74/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen finkak normalizatzeko agiri bat, Larrasoañako (Esteribar) 21. poligonoko 29. lurzatirako. Abilio Errea Alzórrizek sustatu du.

Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155. artikuluari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2023ko otsailaren 24an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L2303290