54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko seme-alaben jaiotzagatik edo adopzioagatik (2023ko haurtxo-txekeak). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 679163.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/679163).

Lehena.–Onuradunak.

Honako pertsona fisiko hauek izanen dute laguntzak hartzeko eskubidea:

–Aita edo ama, filiazio naturalaren zein adopziozko filiazioaren bidezkoa, baldin eta guraso-ahaletik baztertu ez bada edo hura kendu ez bazaio.

–Aita-amak guraso-ahaletik baztertu badira edo hura kendu bazaie, onuraduna izanen da guraso-ahala duen tutorea, betiere eskatzen diren baldintzak betetzen baditu.

–Epai bidezko banantzea edo dibortzioa gertatu denean, dagokion ebazpen judizialean zaintza esleitu zaion ama edo aita.

–Ebazpen judizialean ezarri bada pertsona bat baino gehiagoren arteko zaintza eta jagoletza partekatua, pertsona horiek adostu beharko dute zein izanen den laguntzaren eskatzailea, onuradun bakarra dagoelako.

Bigarrena.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da Zizur Zendeako Udalak ematen dituen laguntzak arautzea, Zizur zendean bizi diren familiei sostengu ekonomikoa emateko, jaiotzaz edo adopzioz seme-alaba gehiago datozenean sorturiko beharrei aurre egin diezaieten, 2023an.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Seme-alaben jaiotzagatik edo adopzioagatik ematen diren 2023ko laguntza ekonomikoen (haurtxo-txekeak) oinarri arautzaileak.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

10.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hasiko da oinarrien laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Gazolatzen, 2023ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2303620