54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, baimentzeko energia primariotzat haize-energia erabiltzen duten energia elektrikoa ekoizteko instalazioak. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2023ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Cintruenigoko Udal Plan Orokorrean, higadura arrisku handia duten espazioak birgaitzeko baso lurzoru urbanizaezinen kategorian erabilera baimengarri gisa honako hau sartzeko: energia primariotzat haize-energia erabiltzen duten energia elektrikoa ekoizteko instalazioak, barne direla haien transformazio eta ebakuazio azpiegiturak, baldin eta bermatzen bada azpikategoria horren barnean babesturiko eremuetan egiten diren ingurumen-inpaktuak lehengoratzea, halakorik egiten bada. Sustatzailea Eólica Montes de Cierzo SL da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77.2 artikuluetan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke. Espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan.

Cintruenigon, 2023ko martxoaren 3an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2303766