54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2023an, kultura, kirol eta aisialdi arloko jardueretarako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 678308.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/678308).

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, laguntza emateko Cintruenigon 2023. urtean egiten diren kultura, kirol eta aisialdiko jardueretarako eta ekintzetarako. Deialdi hau ezartzen da honako printzipio hauek oinarri harturik: publikotasuna, gardentasuna, norgehiagoka, objektibotasuna, berdintasuna eta diskriminaziorik eza. 50.000 euroko zuzkidura izanen du, egotziko zaiona 3340 4890002 aurrekontu-partidari ("Kultura-erakundeendako dirulaguntza"), Cintruenigoko Udalaren 2023rako gastuen aurrekontuan. Jarduera guztiak babestuko dira baldin eta jende ororendako badira eta betetzen badituzte Cintruenigoko Udalaren kultura eta kirol arloetako politikaren helburu orokorrak. (VI. eranskina).

Cintruenigon, 2023ko otsailaren 20an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2303313