54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Dirulaguntza deialdia, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei ordezko garraiobide irisgarria emateko banakako laguntzena (2023). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 679525.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/679525).

Oltza Zendeako Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2023ko otsailaren 27ko 86/2023 Ebazpenaren bitartez, onetsi zuen dirulaguntza deialdi bat, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei ordezko garraiobide irisgarria emateko banakako laguntzak esleitzeko 2023rako.

Lehena.–Onuradunak:

Oltza zendeako bizilagunak, mugikortasun arazoak dituztenak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

oinarri hauek helburu dute garraio egokitu bat (taxia) erabiltzeko laguntza ematea desgaitasunak eta mugitzeko zailtasunak dituztenei, baldin hiriko garraio kolektiboa ezin erabili badute sartzeko zailtasunak direla eta. Helburua da Oltza zendeako herritarren joan-etorriak erraztea, batez ere Iruñerako eta eskualdeko beste herrietarako.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/

Laugarrena.–Zenbatekoa: laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa 700,00 euro da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak aurkezteko epea urte osoan egonen da irekia.

Oltza zendean, 2023ko martxoaren 3an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2303781