54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Dirulaguntzen deialdi publikoa, gizarte-larrialdiko udal laguntza ekonomikoa emateko, larrialdi egoeran diren pertsonei eta/edo familiei (2023). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 679513.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/679513).

Oltza Zendeako Udaleko alkateak, alkatearen 2023ko otsailaren 27ko 84/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa onetsi zuen "Gizarte larrialdiko udal laguntza ekonomikoa" emateko. Laguntza hori banakako ebaluazioaren bidez emanen zaie 2023. urtean gizarte larrialdi egoeran diren Oltza zendeako pertsonei eta/edo familiei.

Lehena.–Onuradunak:

Oltza zendeako pertsonak eta familiak, zailtasun egiaztatuak dituztenak larrialdi egoera bati aurre egiteko.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Oinarri hauen helburua da tresna eraginkor batez hornitzea Udala eta zonaldeko gizarte zerbitzuak, aurrea har diezaieten suerta litezkeen larrialdi egoerei, larriagotu ez dadin laguntza eskatu duten pertsonen edota familien krisialdi ekonomikoa eta soziala.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/

Laugarrena.–Zenbatekoa: laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa 1.500,00 euro da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: urte osoan egonen da irekia eskabideak aurkezteko epea.

Oltza zendean, 2023ko martxoaren 3an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2303780