54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Erabakia, lizentziak eteteko, Arau Subsidiarioetako R-8 unitatean

Berriozarko Udalak, 2023ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

"Era guztietako lizentziak etetea Berriozarko Arau Subsidiarioetako R-8 unitatean. Etete horrek Arau Subsidiarioen aldaketa aztertu, prestatu eta izapidetzen den bitartean iraunen du (aldaketaren xedea da ohiko erabilera zuzkidura-erabilerara aldatzea), urtebetez gehienez, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.3 artikuluan ezarritako baldintzetan".

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera".

Berriozarren, 2023ko otsailaren 28an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2303422