54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Hiri-jarduketarako plan berezia, 13. poligonoko 230. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko otsailaren 28ko 173. Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Berriobeitiko 13. poligonoko 230. lurzatian, Promociones Sardano SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta aldi horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Berriobeitin, 2023ko otsailaren 28an.–Alkate udalburua, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2303605