54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Udal Planaren aldaketa puntual egituratzailea, Iruritako 14. poligonoko 493. lurzatian eta 444. eta 534. lurzatien parte batean. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2023ko otsailaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, urgentziazko puntuan erabaki zuen:

1.–Hasiera batez onestea Baztango Udal Planaren aldaketa puntual egituratzailea, Iruritako 14. poligonoko 493. lurzatian eta 444. eta 534. lurzatien parte batean, hala badagokio, administrazio publiko interesdunek egindako txostenen ondoriozko aldaketekin.

2.–Espediente osoa Nafarroako Foru Administrazioari igortzea, behin betiko onets dezan.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, zein errekurtso jartzen ahal duten aditzera emanez.

Baztanen, 2023ko otsailaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2303577