54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Herri-lurraren desafektazioa, 2. poligonoko 2666. herri-lurzatian. Hasierako onespena

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2023ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea 2. poligonoko 2666. herri-lurzatiaren desafektazioa. Lurzatiaren azalera 746,33 m² da.

Desafektazioaren xedea da gero haren erabilera Fernando Lejarriaga Martinezi lagatzea, laborantza jasangarriko proiekturako.

Erabaki hau jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, egoki iritzitako alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 144. artikuluarekin.

Bargotan, 2023ko otsailaren 28an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2303627