54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko 4. poligonoko 67. lurzatian. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2023ko otsailaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzailea egitea Arguedasko Udal Plan Orokorrean, hirigintzako sailkapena aldatzeko Arguedasko 4. poligonoko 67. lurzatian. Jesús Ángel Sanz Bailek eta beste batzuek sustatu dute.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2023ko otsailaren 24an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2303291