54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hiri-jarduketarako plan berezia García Ximenez kaleko 28. zenbakian. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarraren 2023ko otsailaren 27ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi da hiri-jarduketarako plan berezia, García Ximenez kaleko 28. zenbakiko auzokideen erkidegoak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Altsasun, 2023ko otsailaren 28an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2303424