54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Lekualdatze-deialdia, aldi baterako enplegu publikoa egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsena. Lekualdatze-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzea

Alkatearen 2023ko otsailaren 6ko 101/2023 Dekretuaren bidez, deialdiaren oinarriak onetsi ziren lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2023ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 20an.

Ezarritako epean ez denez eskabiderik aurkeztu aipatu lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko, Alkatearen martxoaren 3ko 196/2023 Dekretuaren bidez honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Deklaratzea bete gabe gelditu dela lanpostu hutsen lekualdatze-lehiaketa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

Bigarrena.–Agintzea ebazpen honen edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, bai eta Vianako Udaleko ediktuen taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Vianan, 2023ko martxoaren 3an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2303773